XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sensibilidade pittin batekin aski da. Ez al zinen konturatu apenas ateratzen zirenaz?
DICK - Beno, beno... etzazu ozenki hitz egin... zer dela eta berotzen zara?
LINDA - Haserre nago eta halako segurtasun falta somatzen hasi naizelako.
DICK - Ah!... zeuk segurtasun falta?... Esplikatuko al dizut gaur zer gertatu zaidan?
LINDA - Zuk beti duzu milaka arazo konpontzeko...
DICK - Harritzen al zara? Ni honelakoa naiz Linda... begiak etorkizunean jarrita, burua lepo gainean beti urrats sendokoa naiz. Marketinga zehatz-mehatz ezagutzen dut, ez dago engainatuko nauenik... eta Floridako hau bezalako negozio borobilak egiten ditut.
LINDA - Zure karrera ezin borobilagoa da, Dick; 30 urte besterik ez eta dagoeneko bi aldiz egon zara porrot egiteko zorian.
DICk - Tira, maitea, ez haserretu.